XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Borroka armatua geografikoki mugatuta ez baldin badago, are gutxiago jarduera.

LCRkoekin batzen gaituena estatua suntsitzeko estrategia da, iraultza sozialistarako programa eta Internazional bereko kideak izatea.

Koyote eta biok Euskal Herrira itzultzeko erreegiak gaudenez eta, batez ere gure esperientzia beste tokietan onuragarria izan daitekeelakoan, Kataluniako mendietatik inongo arazorik gabe igaro dugu muga.

Bartzelonan trena hartu dugu.

Nortasun agiria frantsesa dugunez, poliziak hau eskatzen badigu hizkuntzarekin nola moldatuko naizen da nire kezka.

Zorionez bidaia lasaia eta patxadatsua egin zaigu.

Madrilera iritsi gara. 1974ko otsaila da.

Otsaila ospetsua, bere izpiritu omen duena, Espírítu del 12 de febrero delakoaren inguruan frankistar erreformatzaileak lehenengo urratsak ematen hasiak baitira.

Madrilgo taldea bost pertsonek osatzen dugu: bi euskaldunek, galiziar batek eta bi madrildarrek.

Prestakuntza teknikoa eta gaitasun operatiboa frogatu ondoren, beraien eskuetan geratuko da taldearen iraupena, eta guk beste lekuetara alde egingo dugu.

Gure zereginak eremu asko hartzen ditu, eta hauen artean dago dirua lortzea.

Jesse Jamesek esaten zuen bezala, dirua dagoen tokietatik hartu behar da. Eta non ote guk nahi adina? Banketxeetan, jakina.

Hau mauka Madrilen lan egitea!

Euskal Herrian, etxetik ateratzerakoan hasten dira zure buruhausteak, eta askotan ekintza baino arriskutsuagoa gertatzen da hasiera, aurrekoa eta ondorengoa. Kontrolen bat, ezustekoren bat.

Salbuespen egoerak, beste tokietan salbuespena dena arrunt bihurtzen du.

Madrilen, berriz, ustekabean harrapatzen dituzu dirua zaintzen dutenak, eta harriduratik atera baino lehen desagertzen zara poltsa bete diruz.